Gaurko saio teorikoan taldeko aurkepenekin hasi gara. Gaur
martxan jarri dugu irakaskuntza gurpilak proiektua, non ikasle guztiok
taldeetan banatuta testu desberdinak irakurri beharko ditugun eta sintesi bat
egin ondoren, klasearen aurrean aurkeztu baliabide desberdinak erabiliz. Gaurko
aurkezpenak orokorrean, nahiko ondo egon dira, erabili diren baliabideak nahiko
sinpleak izan diren arren, ideiak modu argi eta ulergarri batean azaldu
dituzte. Aipatu beharra dago klasearen hasieran ikaskideok oso adi egon garela
baina denbora aurrera joan ala, pixkat astuna egin zaigula eta deskonektatu
egin dugula apur bat. Irakaslea horretan fijatu da eta horren inguruan
hausnartzeko esan digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario