1- MUNDU ALDAKORRA ETA FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK
Dakigunez,
teknologia berriak iraultza bat sortu dute gaur egungo hezkuntzan. Bereziki
irakaslearen eta ikaslearen arteko harremanari erreferentzia egiten badiogu.
Izan ere, teknologiari esker, metodologiak, irakasle-ikasleen rolak eta abar
aldatu egin dira.
Modu honetan,
aldaketa hauek guztiak direla eta, hezkuntza ez formala indar handiagoa hartzen
ari da.
2. KOMUNITATE BIRTUALAK ETA IKASKETARAKO INGURUGIRO
PERTSONALAK: EZAGUTZAREN GIZARTEKO FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK
2.1 Komunitate Birtualak
Komunitate Birtualak balore eta interes komun batzuk
dituzten pertsona-komunitateak dira, haien artean komunikazio modu desberdinen
bidez komunikatzen direnak. Komunitate Birtual horiek, ezagutzak hartzea
helburu dutenean, Ikaskuntzarako Komunitate Birtualak bilakatzen dira.
IKBk honako ezaugarri hauek ditu, besteak beste:
- Pertsonek dispositibo
ezberdinetatik interakzionatu dezakete.
- Denborarekiko malgutasuna
komunikatzerako orduan.
- Ez dute kokaleku zehatz
bat izan behar, hau da, edonon gerta daiteke.
- Informazioaren partekatze
hori testuaren, bideoaren edota audioaren bidez izan daiteke.
- Komunikazio
multidirekzionala sustatzen du.
- Ikasketa minimo bat
bermatzen du.
Ez dugu ahaztu behar, komunitate hauek, itxiak/libreak edo
gidatuak/gidatu gabeak izan daitezkeela. Horrela, ikasleek parte-hartze maila
ezberdinak izango dituzte.
2.2 Ikasketarako
ingurugiro pertsonalak (EPA/PLE)
Eremu honetan, ikasleek eta irakasleek haien kudeaketaren
eta ikaskuntza prozesuaren gainean kontrola hartzen dute. PLEek ez dute kontuan
hartzen irakasleek nola irakasten duten, ikasleek edo pertsonek nola ikasten
duten baino.
3. IKASKUNTZA AUTORREGULATUA
Ikasleak bere metodo propioak aplikatzen ditu,
autoebaluatu egiten da eta, beharrezkoa izanez gero, errakuntzak zuzentzen
ditu. Hortaz, ikaslea bere
ikaskuntza eta formakuntza prozesuko pieza klabea da. Horretarako, pausu batzuk
jarraitzen ditu:
- Helburuak
finkatu
- Planifikatu
- Automotibatu
- Arreta
kontrolatu
- Ikaskuntzarako
estrategiak aplikatu
- Autokontrolatu
- Autoebaluatu
- Autoerreflexionatu
4. ONDORIOAK
Aipatutako guztia
martxan jartzeko, ikasleak zein irakasleak konpetentzia teknologikoak izan behar
dituzte. Horrela, Interneten nabigatu beharrean, surfeatu egingo dute. Hau da,
Interneta modu zabal eta sakon batean erabiliko dute ahalik eta etekin handiena
ateratzeko.
HITZ GAKOAK
1.
Komunitate
2.
Birtuala
3.
Autorregulazioa
4.
Interakzioa
5.
Teknologia
No hay comentarios:
Publicar un comentario