domingo, 21 de diciembre de 2014

Material naturalekin eraiktitzen

Nozbait hausnartu ahal duzue gure etxeen inguruan? Etxe konbentzionalak egitko erabiltzen ditugun materialak gehienetan, oso kutsakorrak dira eta makineria askoren beharra izaten dute. Baina, hori ahal da etxeak egiteko modu bakarra? 

Material naturalekin ere eraiki daitezke etxeak, hurrengo bideo honetan dituzue adibide desberdinak:



sábado, 20 de diciembre de 2014

Saio teorikoa 2014/12/18

Gaur IKTko azkenengo saio teorikoa izan da. Ni gaixorik egon naizen arren, klasekideekin hitz egin dut egindakoa azaltzeko.  Ikaskuntza gurpileko proiektuari amaiera emateko dokumentatzaileek egin dute euren aurkezpena. Dokumentatzaileek beste gelakideek egindako lana bildu eta dokumentatu dute. Interesgarria izan da lan guztien prozesua eta emaitzak batera ikustea. Euren lana besteok egindakoaren desberdina izan dela konturatu nahiz baina, gurea bezain baliagarria.

Aurkezpenekin amaitu ondoren, irakasleak testu bat eman du  eta bideo bat ikusi dugu, ikasgaiari amaiera emateko asmoz. Hausnarketara bideratutako ariketak izan dira, gaiarekin lotura zuzena dutenak.

Azkenik, gaurko autoebaluazioa eta ganerako taldeen koebaluazioa entregatu behar izan dugu,

jueves, 11 de diciembre de 2014

Saio teorikoa 2014/12/11


Gaurko saio teorikoan, aurkezpenekin jarraitu dugu. Dokumentatzaileen txanda izan da gaur eta eurek sortutako blog eta sitesa erakuzteaz gain besteon blogak arakatzen ibili direla azaldu digute. Honez gain,a guk egindako lanen eta aurkezpenen informazioa biltzen ibili dira. Gure lanarekin alderatuta lanik desberdinena izan da hau. Beste lanen formatoa bardina izan da; testu bat edo testu desberdinak irakurri eta testu hauen interpretazioa edo laburpena egin behar izan dugu. Lan hau aldiz, dinamikoagoa izan delakoan nago, baina agian astunagoa baita ere. Klasekideen atzetik ibili behar izan dira gure aurkezpen eta lanak biltzen dena batera jartzen....

miércoles, 10 de diciembre de 2014

Natura maitatzen

Sarrera honetan naturarekin kontaktuan dauden hainbat ume agertzen diren argakiak jarriko ditut, PicMonkey-ren bitartez egindako collage batean.


jueves, 4 de diciembre de 2014

Saio teorikoa 2014/12/04

Gaur ez dugu saio teorikorik izan. Modulu astea izan da aste honetan eta taldekideekin batzeko eta lan hau egiteko erabili dugu denbora.