viernes, 31 de octubre de 2014

IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia






Bistakoa da teknologiak gure gizartean duen pisua,  gure komunikazio iturri nagusia bilakatu da denborarekin , honekiko menpekotasun bat sortuz. Generazio berriak dira teknologia berriekin lotura gehien dutenak, hartu eman gehiena dutenak. Pertsona nagusiak aldiz, beste era baten hezi direnez, ez dute hainbesteko jakinduriarik honen inguruan. Gizartean gero eta ezinbestekoagoa bihurtzen doan einean, eskolan ere bere garrantzia hartzen joan da. Baina, teknologiak hezkuntzan duen lekua ez da nahikoa, eskolak ez duewlako gizartearen garapenaren erritmoa jarraitzen. Teknologiak, baliabide desberdin asko aurkezten ditu, hauetako batzuk modu desberdinean eskolara bideratu ahal direnak. 
 ZEIN DIRA TESTUAREN HITZ GAKOAK?

  •  Teknologia
  • Gizartea
  •  Eskola
  •   IKT
  • Komunikazioa
GALDERAK:
Zergaitik da garrantzitsua teknologia hezkuntzan?
Zein da gizartearen komunikazio iturri nagusia? Zergatik?







jueves, 30 de octubre de 2014

Saio teorikoa 2014/10/30

Gaurko saio teorikoa Maria Acasoren bideo batekin hasi dugu. Hausnarketara bideratutako bideoa izan da hau eta boterea, ezagutza, denboraren... inguruko iritzia ematen du Mariak.

Bideoa ikusi ondoren, begiak ixteko eskatu digu irakasleak, berak testu bat irakurtzen zigun bitartean. Erlajazio ariketa hau egin ondoren, bakoitza bere taldearekin jarri da ikaskuntza gurpilen proiektuari hasiera emateko. Orokorrean nahiko galduta egon gara gelakide guztiak eta gure duda eta zalantzak argitzen ahalegindu gara.

Amazonia arriskuan

Amazoniako basoa Amazonasen arroaren gehiena osatzen duen hostozabalen oihan ezea da. Arroaren 7 milioi kilometroko koadrotik 5,5 Amazoniako basoa dira. 

Oro har oso lurralde laua denez, bertatik igarotzen diren ibai ugariek gainezka egiten dutenean oso erraz urperatzen da. Iraganean,Guyanatik eta Brasildik zetozen aire masen eraginez, inguruko erliebeetako higadurazko material kopuru handiak pilatu ziren bertan, eta geroago, itsaso, aintzira eta ibaietako jalkin ugari. Horrek guztiak garaiera txikiko erliebeak eman ditu, 100 eta 350 m bitartekoak.

Hileko batez besteko tenperatura 26 °C-koa da.Euriteak urte osoan oso ugariak izaten dira, eta zenbait alderditan urteko 2.500 mm baino gehiago botatzen du. Eurite hauen erdia baino gehiago bertako arroetatik lurrindutakoa da, eta gainerakoa Ozeane Atlantikotik datozen haize alisioek ekarria da.

Klima bero eta hezearen ondorioz, oihan joria duen lurraldea da. 60 mila zuhaitz mota baino gehiago ditu, ehun metroko garaiera ere izan dezaketenak. Mota batzuk hosto erorkorrekoak diren arren, oihana beti berde egoten da. Bertakoek hiru oihan mota bereizten dituzte: guazú, beti lehor dena; varcea, urtaroaren arabera urak hartzen duena; eta igapo, beti urez estalita dagoena. Faunari dagokionez, hegazti, intsektu eta narrasti espezie ugariren habitata da.

ZERGATIK DAGO ARRISKUAN?

Duela urte askotik Amonazeko zuhaitzak erabiltzen dira  egurra lortzeko. Etengabe gertatzen da hau, bertako ekosistema arriskuan jarriz. Hemen daukazue hau hobeto azaltzen den berri bat, baita bideo bat ere


 

jueves, 23 de octubre de 2014

Birziklatu dezagun amalurraren alde!



Blogaren nondik norakoa



Kaixo irakurleok! 

Blog honetan naturak eta inguruneak hezkuntzan duen garrantziaz hitz egingo dugu, umeen garapenerako ezinbestekoa iruditzen zaidalako. Gaur egungo hezkuntza ereduak ez du naturarekiko errespeturik bermatzen, guztiz kontrakoa, ikasleak geletan sartu eta umeak lan mundurako hezteaz arduratzen dira, bizia ematenm digun amalurrari ia denborarik eskaini gabe.