lunes, 10 de noviembre de 2014

Irakurgaien laburpena

Taldeka testu bat irakurri behar izan dugu. Lehenik eta behin, taldekide bakoitzak testua irakurri eta bere sintesi propioa egin du. Hona hemen nire sintesia:

          1.Aldatzen dabilen mundua eta formatzeko esparru berriak

-Teknologia berriak hezkuntza txertatzen dabiltzan egoera hau liburua erabiltzen hasi zirenekoarekin konparatu daiteke.
-Txertatze honen indarra hain da handia formakuntzarako ekosistema birtuala duen hezkuntza instituzioak beharrezkoak direla, informazioa deslokalizatzea ahalbideratzen duena, harreman mota berriak ezartzen dituena irakaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonekin, baita objetuekin.
-Hezkuntzan espazioa eta denbora kudeatzeko modu tradizionalak aldatzeko aukera. Pertsonek ez dute soilik kontestu formaletan ikasten, kontestu informalek eskaintzen dituzten aukera desberdinen bidez baita ere.

2.Komunitate birtualak eta ikaskuntzarako esparru pertsonalak:
-Komunitate birtualak:
-Epe laburrera hezkuntzan txertatuko da. Txertatze hau komunitate hitzaren polisemiarekin dagoen arazoaren eta presentzia birtualari eman zaion karga negatiboagatik baldintzatuta dago.
-Pertsonek osatutako komunitatea, interes eta balora komun batzuk dituztenak, komunikazio tresna desberdinen bitartez komunikatzen direnak
                        -Irakaskuntzarako komunitate birtualak:
                              -Komunitate birtual baten helburua ezagutzak bereganatzea, ikaskuntza                                           desberdinak, gaitasunak eta partaideen konpetentziak direnean, irakaskuntzarako                                  komunitate birtual bilakatzen da.
                      - Ezaugarriak:
-Interakzio denborari dagokionez, malguak
-Geografikoki deslokalizatuak
- Parte hartzaileen informazio elkarbanaketagtik ezaugarritzen dira. Formatu desberdinetan aurkezten den informazioa, textu motakoetatik, entzunezkoetara, ikustekoetara eta  ikusentzunetakoetara
-Interakzioa komunikazio tresna desberdinen (sinkronica/asincronica) ondorioz ematen, parte hartzaileei teknologien inguruko ezagutza minimoak edukitzea behartzen diena.
-Norabide desberdinetan doan komunikazioa eskaintzen dute, pertsona bat talde batekin komunikatu daiteke, bi 0pertsona euren artean, baita taldeka
-Formakuntzarako eta ikaskuntza helburutzat duten meta orokorrak lortzera bideratuta daude.


       -Zhu y Baylen autoreek ikaskuntzarako komunitateen, komunitateko ikaskuntzaren eta             praktiketako komunitateen artean desberdintzen dute:
-Ikaskuntzarako esparru pertsonalak:
                                - Akademikoki konpartitzen dituzten helburu desberdinak lortzeko ikasle eta                                             irakasleen arteko elkarlanean oinarritzen da.

                         -Komunitateko ikaskuntza:
                                -Bizitzaren ikaskuntzarako beharrezkoak diren ezagutza eta gaitasunak garatzeko                           metodo eta estrategia desberdinak erabiltzen dituen ikuspegi pedagogikoa da. Ikaslean oinarritzen da hau ere baina, instituzioen bitartez irakatsi ordez, komunitate lokalekin funtzionatzen du
                               -Praktiketako komunitateak:
- Ikasleek lan mundurako beharrezkoak diren ezagutzak lor dezaten laguntzen du.

                 
 -Ikaskuntzarako esparru pertsonalak:

- Educause Learning:
-Baliabide edo tresnak, komunitateak eta zerbitzuak osatutako hezkuntza plataforma indibidualak, bere ikaskuntza propioa gidatzeko eta hezkuntza helburuak lortzeko.

- Cabero :
-Ulertzeko bi forma:

- Teknologikoinstrumentala:  
-Ikasleak erabiliko dituzten ikasteko tresnen multzoa, zerbitzuena eta kontestu desberdinetatik batutako
- Pedagogiko- hezitzailea:
- Ikasleak euren hezkuntza propioaren gestioaren kontrola hartzen laguntzen dien sistema. Honetarako, beharrezkoa da  euren helburu propioak finkatu eta betetzeko laguntza eskaintzea, baita euren ikaskuntza gestionatzeko.

-          Alde onak (Barroso)
- Tresna eta funtzionalitate barietate ia mugagabea, non ezarpenak pertsonalizatu eta moldatu daitezkeen
-Merkea
-Denboran mugarik ez
-Interakziorako zabalik dago, elkartrukerako eta konexiorako.
-Ikasleengan zentratua, ikasle bakoitzak nahi dituen baliabide edo tresnak aukeratu eta erabili.
- Ikaskuntzarako edukiak eta elkarrizketak RSS bezalako tekonologia sinpleen bidez biltzen dira
RSS.
-Alde txarrak
-          Esperientzia gabeko ikasleentzat eta fakultateko kideentzat zaila
-          Datuen esposaketa eta seguritate arazo posibleak
-          Datuekiko kontrol institusional mugatua
-          Ez du gaitasunik web aplikazioko problemak edo errendimendu problemak hauteman eta konpontzeko
-          Ez du gestio zentralizatu batekin kontatzen ez eta taldeko zerrenden agregazioarekin

3.- Auto-erregulatutako ikaskuntza,  komunitate birtualen eta ikaskuntzarako esparru pertsonalen marko bezala.


                - Zimmerman:
- Ikasleei euren trebetasun mentalak trebetasun akademikoetara eraldatzen laguntzen dien autogobernuen eta autosinismenen prozesuak
                -Suárez eta Fernández
- Autoerregulatutako ikaskuntza, ikaskuntza aditua dela esan genezake, non ikasleak modu aktibo eta kontziente  baten ikasten duen eta bere jokabideaz, motibazioa, gestioa kudeatzen duen.
                - Steffens
                               - Bi auto-erregulazio mota
- Zabala: Ikaslea noiz, nola, non eta zer ikasiko duen erabakitzeko libr denean
-Mugatua: Ikasleak modu ez instituzional batean, modu indibidualean, bere buruari ezartzen dizkion ikaskuntzarako helburu pertsonalak
                - Ormroden arabera auto-erregulazioak hainbat aspektu desberdin ditu
-       Helburuak finkatzea
-       Planifikazioa
-       Automotibazioa
-       Arreta kontrolatzea
-       Ikaskuntza estrategiak aplikatzea
-       Auto-kontrolatzea
-       Autoebaluatzea.
-       Auto-erreflexioa. 

-Ikasle auto-erregulatuen ezaugarriak, autore desberdinak kontuan hartuta:
- Hainbat estrategia kognitibo ezagutu eta erabiltzen dituzte
-Badakite nola planifikatu, kontrolatu eta gidatu euren prozesu mentalak, euren hleburu propioak lortzeko helburuarekin.
-Auto-efikazia akademikoa, lanen aurrean jarrera positiboa
-       Lanak egiteko beharko duten denbora eta esfortsua planifikatzeko gai dira.
-       Motibazioa.
-       Ikaskuntzan parte aktiboa dira
-       Independienteagoak
-       Ikaskuntzarako egokiak izango diren giro eta inguruak aukeratzeko gai dira


                               

No hay comentarios:

Publicar un comentario