Gaurko saio teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu. 6 taldek egin dute aurkezpena ondorengo lan hauek azalduz; Eskola 2.0, ikaskuntza estrategiak eta IKTak eta IKT praktika onak. Baliabide digitalei dagokionez, Powtoon izan da erabiliena. Honez gain, Emaze programa erabili du talde batek eta ahotsak grabatuz bideo bat sortu dute beste batzuk.Orokorrean interesgarriak izan dira lanak, edukiz bereziak izan ez diren arren, erabili dituzten baliabideak (Emaze ta Powtoon) ez nituen ezagutzen beraz, etorkizunerako baliagarria izan daiteke klase hau.
jueves, 27 de noviembre de 2014
jueves, 20 de noviembre de 2014
Saio teorikoa 2014/11/20
Gaurko saio teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu.Guri egokitu zaigu aurkezpena egitea eta horretarako, bideo bat egin dugu, aurretik grabatutako azalpenak eta gaiarekin lotutako irudiak konbinatuz. Lan nahiko ona egin dugula uste dut. Gaiari dagokionez, interesgarria izan den arren, oso errepikakorra izan da eta textu dentsoegia.
Beste taldeen aurkezpenei dagokionez, dibertsitate inguru egon da. Baliabide desberdinak erabili dituzte (Pôwer Point, Prezi, bideoak.. ) eta gai desberdinak jorratu dituzte.
Gaurkoan jarrerari dagokionez, gaurkoan klasekideak "rezeptiboago" ikusi ditut. Agian gauza pertsonala izan da, ni aurrekoan baino gogotsuago egon naizelako baina, orokorrean klasea adiago ikusi dut. Gaurko klasea aberasgarria iruditu zait orokorrean.
Beste taldeen aurkezpenei dagokionez, dibertsitate inguru egon da. Baliabide desberdinak erabili dituzte (Pôwer Point, Prezi, bideoak.. ) eta gai desberdinak jorratu dituzte.
Gaurkoan jarrerari dagokionez, gaurkoan klasekideak "rezeptiboago" ikusi ditut. Agian gauza pertsonala izan da, ni aurrekoan baino gogotsuago egon naizelako baina, orokorrean klasea adiago ikusi dut. Gaurko klasea aberasgarria iruditu zait orokorrean.
Taldeko sintesia
Bakarkako irakurketa egin ondoren, bakoitzak egindako sintesia konpartitu genuen taldekideen artean, eta guztion arten taldeko sintesi bat sortu genuen. Honez gain, testua ulertzeko hitz gakoak eta ondorioak atera genituen baita ere. Hona hemen gure sintesia:
1- MUNDU ALDAKORRA ETA FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK
Dakigunez,
teknologia berriak iraultza bat sortu dute gaur egungo hezkuntzan. Bereziki
irakaslearen eta ikaslearen arteko harremanari erreferentzia egiten badiogu.
Izan ere, teknologiari esker, metodologiak, irakasle-ikasleen rolak eta abar
aldatu egin dira.
Modu honetan,
aldaketa hauek guztiak direla eta, hezkuntza ez formala indar handiagoa hartzen
ari da.
2. KOMUNITATE BIRTUALAK ETA IKASKETARAKO INGURUGIRO
PERTSONALAK: EZAGUTZAREN GIZARTEKO FORMAKUNTZARAKO ESZENATOKI BERRIAK
2.1 Komunitate Birtualak
Komunitate Birtualak balore eta interes komun batzuk
dituzten pertsona-komunitateak dira, haien artean komunikazio modu desberdinen
bidez komunikatzen direnak. Komunitate Birtual horiek, ezagutzak hartzea
helburu dutenean, Ikaskuntzarako Komunitate Birtualak bilakatzen dira.
IKBk honako ezaugarri hauek ditu, besteak beste:
- Pertsonek dispositibo
ezberdinetatik interakzionatu dezakete.
- Denborarekiko malgutasuna
komunikatzerako orduan.
- Ez dute kokaleku zehatz
bat izan behar, hau da, edonon gerta daiteke.
- Informazioaren partekatze
hori testuaren, bideoaren edota audioaren bidez izan daiteke.
- Komunikazio
multidirekzionala sustatzen du.
- Ikasketa minimo bat
bermatzen du.
Ez dugu ahaztu behar, komunitate hauek, itxiak/libreak edo
gidatuak/gidatu gabeak izan daitezkeela. Horrela, ikasleek parte-hartze maila
ezberdinak izango dituzte.
2.2 Ikasketarako
ingurugiro pertsonalak (EPA/PLE)
Eremu honetan, ikasleek eta irakasleek haien kudeaketaren
eta ikaskuntza prozesuaren gainean kontrola hartzen dute. PLEek ez dute kontuan
hartzen irakasleek nola irakasten duten, ikasleek edo pertsonek nola ikasten
duten baino.
3. IKASKUNTZA AUTORREGULATUA
Ikasleak bere metodo propioak aplikatzen ditu,
autoebaluatu egiten da eta, beharrezkoa izanez gero, errakuntzak zuzentzen
ditu. Hortaz, ikaslea bere
ikaskuntza eta formakuntza prozesuko pieza klabea da. Horretarako, pausu batzuk
jarraitzen ditu:
- Helburuak
finkatu
- Planifikatu
- Automotibatu
- Arreta
kontrolatu
- Ikaskuntzarako
estrategiak aplikatu
- Autokontrolatu
- Autoebaluatu
- Autoerreflexionatu
4. ONDORIOAK
Aipatutako guztia
martxan jartzeko, ikasleak zein irakasleak konpetentzia teknologikoak izan behar
dituzte. Horrela, Interneten nabigatu beharrean, surfeatu egingo dute. Hau da,
Interneta modu zabal eta sakon batean erabiliko dute ahalik eta etekin handiena
ateratzeko.
HITZ GAKOAK
1.
Komunitate
2.
Birtuala
3.
Autorregulazioa
4.
Interakzioa
5.
Teknologia
miércoles, 19 de noviembre de 2014
martes, 18 de noviembre de 2014
jueves, 13 de noviembre de 2014
Saio teorikoa 2014/11/13
Gaurko saio teorikoan taldeko aurkepenekin hasi gara. Gaur
martxan jarri dugu irakaskuntza gurpilak proiektua, non ikasle guztiok
taldeetan banatuta testu desberdinak irakurri beharko ditugun eta sintesi bat
egin ondoren, klasearen aurrean aurkeztu baliabide desberdinak erabiliz. Gaurko
aurkezpenak orokorrean, nahiko ondo egon dira, erabili diren baliabideak nahiko
sinpleak izan diren arren, ideiak modu argi eta ulergarri batean azaldu
dituzte. Aipatu beharra dago klasearen hasieran ikaskideok oso adi egon garela
baina denbora aurrera joan ala, pixkat astuna egin zaigula eta deskonektatu
egin dugula apur bat. Irakaslea horretan fijatu da eta horren inguruan
hausnartzeko esan digu.
lunes, 10 de noviembre de 2014
Irakurgaien laburpena
Taldeka testu bat irakurri behar izan dugu. Lehenik eta behin, taldekide bakoitzak testua irakurri eta bere sintesi propioa egin du. Hona hemen nire sintesia:
3.- Auto-erregulatutako ikaskuntza,
komunitate birtualen eta ikaskuntzarako esparru pertsonalen marko
bezala.
1.Aldatzen dabilen
mundua eta formatzeko esparru berriak
-Teknologia berriak hezkuntza
txertatzen dabiltzan egoera hau liburua erabiltzen hasi zirenekoarekin
konparatu daiteke.
-Txertatze honen indarra hain da
handia formakuntzarako ekosistema birtuala duen hezkuntza instituzioak
beharrezkoak direla, informazioa deslokalizatzea ahalbideratzen duena, harreman
mota berriak ezartzen dituena irakaskuntza prozesuan parte hartzen duten
pertsonekin, baita objetuekin.
-Hezkuntzan espazioa eta denbora
kudeatzeko modu tradizionalak aldatzeko aukera. Pertsonek ez dute soilik
kontestu formaletan ikasten, kontestu informalek eskaintzen dituzten aukera
desberdinen bidez baita ere.
2.Komunitate birtualak eta ikaskuntzarako esparru pertsonalak:
-Komunitate birtualak:
-Epe laburrera hezkuntzan
txertatuko da. Txertatze hau komunitate hitzaren polisemiarekin dagoen
arazoaren eta presentzia birtualari eman zaion karga negatiboagatik
baldintzatuta dago.
-Pertsonek osatutako
komunitatea, interes eta balora komun batzuk dituztenak, komunikazio tresna
desberdinen bitartez komunikatzen direnak
-Irakaskuntzarako
komunitate birtualak:
-Komunitate
birtual baten helburua ezagutzak bereganatzea, ikaskuntza desberdinak,
gaitasunak eta partaideen konpetentziak direnean, irakaskuntzarako komunitate
birtual bilakatzen da.
- Ezaugarriak:
-Interakzio
denborari dagokionez, malguak
-Geografikoki
deslokalizatuak
- Parte hartzaileen informazio
elkarbanaketagtik ezaugarritzen dira. Formatu desberdinetan aurkezten den
informazioa, textu motakoetatik, entzunezkoetara, ikustekoetara eta ikusentzunetakoetara
-Interakzioa komunikazio tresna
desberdinen (sinkronica/asincronica) ondorioz ematen, parte hartzaileei
teknologien inguruko ezagutza minimoak edukitzea behartzen diena.
-Norabide desberdinetan doan
komunikazioa eskaintzen dute, pertsona bat talde batekin komunikatu daiteke, bi
0pertsona euren artean, baita taldeka
-Formakuntzarako eta ikaskuntza
helburutzat duten meta orokorrak lortzera bideratuta daude.
-Zhu y Baylen autoreek
ikaskuntzarako komunitateen, komunitateko ikaskuntzaren eta praktiketako
komunitateen artean desberdintzen dute:
-Ikaskuntzarako
esparru pertsonalak:
- Akademikoki
konpartitzen dituzten helburu desberdinak lortzeko ikasle eta irakasleen arteko
elkarlanean oinarritzen da.
-Komunitateko
ikaskuntza:
-Bizitzaren
ikaskuntzarako beharrezkoak diren ezagutza eta gaitasunak garatzeko metodo eta
estrategia desberdinak erabiltzen dituen ikuspegi pedagogikoa da. Ikaslean
oinarritzen da hau ere baina, instituzioen bitartez irakatsi ordez, komunitate
lokalekin funtzionatzen du
-Praktiketako
komunitateak:
- Ikasleek lan
mundurako beharrezkoak diren ezagutzak lor dezaten laguntzen du.
-Ikaskuntzarako esparru pertsonalak:
- Educause Learning:
-Baliabide edo tresnak, komunitateak
eta zerbitzuak osatutako hezkuntza plataforma indibidualak, bere ikaskuntza
propioa gidatzeko eta hezkuntza helburuak lortzeko.
- Cabero :
-Ulertzeko bi
forma:
- Teknologikoinstrumentala:
-Ikasleak erabiliko dituzten
ikasteko tresnen multzoa, zerbitzuena eta kontestu desberdinetatik batutako
- Pedagogiko-
hezitzailea:
- Ikasleak euren hezkuntza
propioaren gestioaren kontrola hartzen laguntzen dien sistema. Honetarako,
beharrezkoa da euren helburu propioak
finkatu eta betetzeko laguntza eskaintzea, baita euren ikaskuntza
gestionatzeko.
-
Alde onak (Barroso)
-
Tresna eta funtzionalitate barietate ia mugagabea, non ezarpenak pertsonalizatu
eta moldatu daitezkeen
-Merkea
-Denboran
mugarik ez
-Interakziorako
zabalik dago, elkartrukerako eta konexiorako.
-Ikasleengan
zentratua, ikasle bakoitzak nahi dituen baliabide edo tresnak aukeratu eta
erabili.
-
Ikaskuntzarako edukiak eta elkarrizketak RSS bezalako tekonologia sinpleen
bidez biltzen dira
RSS.
-Alde txarrak
-
Esperientzia gabeko ikasleentzat eta fakultateko
kideentzat zaila
-
Datuen esposaketa eta seguritate arazo posibleak
-
Datuekiko kontrol institusional mugatua
-
Ez du gaitasunik web aplikazioko problemak edo
errendimendu problemak hauteman eta konpontzeko
-
Ez du gestio zentralizatu batekin kontatzen ez
eta taldeko zerrenden agregazioarekin
3.- Auto-erregulatutako ikaskuntza,
komunitate birtualen eta ikaskuntzarako esparru pertsonalen marko
bezala.
- Zimmerman:
- Ikasleei euren trebetasun
mentalak trebetasun akademikoetara eraldatzen laguntzen dien autogobernuen eta
autosinismenen prozesuak
-Suárez
eta Fernández
- Autoerregulatutako ikaskuntza,
ikaskuntza aditua dela esan genezake, non ikasleak modu aktibo eta
kontziente baten ikasten duen eta bere
jokabideaz, motibazioa, gestioa kudeatzen duen.
- Steffens
-
Bi auto-erregulazio mota
- Zabala:
Ikaslea noiz, nola, non eta zer ikasiko duen erabakitzeko libr denean
-Mugatua: Ikasleak modu ez
instituzional batean, modu indibidualean, bere buruari ezartzen dizkion
ikaskuntzarako helburu pertsonalak
- Ormroden
arabera auto-erregulazioak hainbat aspektu desberdin ditu
- Helburuak
finkatzea
- Planifikazioa
- Automotibazioa
- Arreta
kontrolatzea
- Ikaskuntza
estrategiak aplikatzea
- Auto-kontrolatzea
- Autoebaluatzea.
- Auto-erreflexioa.
-Ikasle
auto-erregulatuen ezaugarriak, autore desberdinak kontuan hartuta:
-
Hainbat estrategia kognitibo ezagutu eta erabiltzen dituzte
-Badakite nola
planifikatu, kontrolatu eta gidatu euren prozesu mentalak, euren hleburu
propioak lortzeko helburuarekin.
-Auto-efikazia
akademikoa, lanen aurrean jarrera positiboa
- Lanak
egiteko beharko duten denbora eta esfortsua planifikatzeko gai dira.
- Motibazioa.
- Ikaskuntzan
parte aktiboa dira
- Independienteagoak
- Ikaskuntzarako
egokiak izango diren giro eta inguruak aukeratzeko gai dira
jueves, 6 de noviembre de 2014
Saio teorikoa 2014/11/06
Gaur ez dugu saio teorikorik izan. Modulu astea izan da aste honetan eta taldekideekin batzeko eta lan hau egiteko erabili dugu denbora.
miércoles, 5 de noviembre de 2014
Jolastuko al gara izkutaketan?
Hona hemen Ipotxak izeneko joko hau, non helburua ezkutatuta dagoen Ipotx bat aurkitzea den. Bertan agertzen diren paisaiak, naturan dauden paisaiak dira eta jokalariak helburua bete behar du natura errespetatuz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)