jueves, 13 de noviembre de 2014

Saio teorikoa 2014/11/13



Gaurko saio teorikoan taldeko aurkepenekin hasi gara. Gaur martxan jarri dugu irakaskuntza gurpilak proiektua, non ikasle guztiok taldeetan banatuta testu desberdinak irakurri beharko ditugun eta sintesi bat egin ondoren, klasearen aurrean aurkeztu baliabide desberdinak erabiliz. Gaurko aurkezpenak orokorrean, nahiko ondo egon dira, erabili diren baliabideak nahiko sinpleak izan diren arren, ideiak modu argi eta ulergarri batean azaldu dituzte. Aipatu beharra dago klasearen hasieran ikaskideok oso adi egon garela baina denbora aurrera joan ala, pixkat astuna egin zaigula eta deskonektatu egin dugula apur bat. Irakaslea horretan fijatu da eta horren inguruan hausnartzeko esan digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario