Astekaria


2014/10/23

Gaurko IKT saioan blogak nola egin ikasi dugu. Gmailaren bitartez, Blogger erabilita bakoitzak bere kontua egin du, bakoitzak aukeratutako gaiarekin lotuta. Nire kasuan naturak hezkuntzan duen garrantzia aukeratu dut eta blogari natura hezkuntzan izena jarri diot.
Behin bloga sortuta, gure gustura moldatu dugu, guk nahi dugun tamaina, kolore, argazkiak… jarriz. Honez gain, hainbat gauza egiten ikasi dugu, besteak beste, sarrerak egiten, orrialde desberdinak egiten, argazki eta bideoak txertatzen….

Oso baliagarria egin zait klase ordu hau, izan ere, jende gutxi egon garenez, oso errez eta arin egin dugu dena. Ez naiz oso trebea ordenagailua kontuetan gainera, ez dut asko gustuko. Hala ere, gaurko klasea nahiko ondo jarraitu dudala uste dut.





2014/10/30


Aurreko saiokoarekin jarraituz, gaur ere Blogaren erabileraren inguruan ikasten ibili gara. Gaurkoan jende gehiago egon gara eta zailagoa izan da erritmoa jarraitzea. Aurrekoan ez bezala, gaurkoan gida erabili dugu, bertan dagoen “Check list”a hain zuzen ere.
Aurreko egunean ikasitakoa errepasatzeaz gain, erlojua nola jartzen den, perfilaren hainbat kontu nola editatzen diren, etiketa nubeak nola sortu… Honez gain Feed-ari buruzko bideo bat ikusi ondoren, Hezkuntza Saileko orria blogean txertatu dugu.
Orain ez zait hain zaila iruditzen bloga erabiltzea, eta onartu beharra dago oso erabilgarria izan daitekeela hezkuntza arloan, bai irakaslearentzat, bai ikaslearentzat. Baina oraindik, honek ez du lortu nire gustukoa izatea.




2014/10/31


Gaurko praktika klasearen helburua, blogen inguruan hausnartu eta aztertzea izan da. Horretarako E-gelan eskegita eduki ditugun blog desberdinak arakatu ditugu modu pertsonalean galdera orientatibo batzuk jarraituz eta ondoren taldearekin konpartituz. Taldean bilatutakoa konpartitu ondoren, gure ikerketatik atera dugun informazioarekin aurkezpen bat prestatu dugu.
Aurkezpen hau egite “Prezi” programa erabili dugu, ohiko Power Point-a erabili beharrean. Hone gain, diapositiba batean kontzeptu mapa bat jartzea egokia iruditu zaigu beraz, “Bubbl” programa erabili dugu honetarako.
Behin Prezia prestatuta, klasearen aurrean aurkezpena egin behar izan dugu. Lehenengoak izan gara eta ez dugu denbora asko izan ikasteko beraz, urduri xamar egon naiz. Urduritasun  horretaz gain, aurkezpena nahiko ondo irten dela esango nuke, ikaskideek gure ikerketan ateratako informazioa ulertu dutela.



2014/11/13


Gaurko klasean bikoteka egingo dugu lan. Lehenengo eta behin, bikoteka egingo duguna azaldu du irakasleak gainetik. Ondoren, egin beharrekoaren orri bat banandu digu. E-gelara sartu gara honen ondoren, testuak formateatzeko aktibitatean. Testuari begirada bat eman ondoren, Word-aren erabilerari buruzko hainbat azalpen ematen hasi da irakaslea. Gauza batzuk nahiko basikoak izan dira, denok jakin  ditugunak. Hainbat  lan egin ditugu ordenagailuz bizitza guztian zehar beraz, letra tamaina, lerroen arteko tartea, justifikazio mota desberdinak… erabili behar izan ditugu. Baina gauza basiko hauetaz gain, beste gauza asko azaldu ditu , inoiz entzun ez ditudanak.
Interesgarriak iruditu zaizkidan hainbat gauza azaldu ditu, besteak beste, nola ordenatu dezakegun alfabetikoki guk nahi duguna. Hau egiteko, word-eko goialdean dagoen leihotxoan, hasierako atalean, parrafoa jartzen duen lekuan AZ ipintzen duen laukitxoari eman behar zaio. Honez gain, aurkibidea egitkeo modu automatiko bat dagoela azaldu digu. Honetarako, dokumentua idazten joan ahala  tituluak bereizten joan behar zara (titulua1, titulua 2, azpititulua… ) eta amaitzerakoan, erreferentzia ataletan sartu eta “tabla de contenido” botoiari eman behar zaio. Horrela, aurkibide bat lortuko dugu botoi bateri sakatuta soilik. Beste gauza interesante bat markatzaileen kontua izan da. Hitz bat aukeratu, "marcador" botoiari eman eta hipervinculo bat sartuta markadore horri, hitz horren gainean klikatuz lanaren edozein ataletara joan gaiteke zuzenean.
Azalpen hauek entzun ondoren, bikoteko lanari ekin diogu. Niri Daniel Linerorekin egitea tokatu zait. Adi egon gara biok irakaslearen azalpenari beraz, ia ez dugu arazorik izan. Markadoreen kontuekin arazo txiki bat izan dugu eta komentario ez dugu jakin nola jarri baina, horretaz gain bestea nahiko erreza egin zaigu. 
Lana amaitu ondoren bikoteko batek lana E-gelara igo behar izan du, kasu honetan, nire kontutik igo dugu.



2014/11/14


Gaurko saioan taldeetan batu gara, talde lanetan ematen diren arazo eta egoera desberdinen inguruan hausnartu dugu. "Jetas y pasotas" testua irakurri dugu eta nolabaiteko taldeko barne-hausnarketa bat egin dugu, taldean sortu daitezkeen konfliktoak jeta eta pasota rolekin bateratuz eta sor daitezkeen arazoak identifikatuz.



2014/11/20


Gaur proiektuaren 5.3 ariketa egin dugu beraz, lehenengo pausua gida zabaltzea eta hau irakurtzea izan da. Gaurko helburua hasierako informea egitea izan da. Lehenengo zeregina, egoera honetan inplikatzen diren elementuak biltzen dituen mapa kontzeptual bat egin dugu, "popplet" baliabide digitala erabiliz. Gure taldeki baten praktiketako esperientzian oinarrituta, Gernikako San Fidel eskolan IKT-aren egoeraren azterketa bat egin dugu. Hona hemen egin genuen mapa:





Hau egin ondoren, egoera bat planteatu zaigu: "Joan den kurtsoan ikasleen familiei egindako inkestan sarritan atera da ikasleek IKT gehiago erabiltzeko eskaera. Egoera horren aurrean eskolak zerbait egin behar duela argi ikusten du." Egoera honi irtenbidea eman ahal izateko  galdera eragile batzuk erantzun ditugu taldean: 

-Zergatik sortu da eskaera hori? 
-Zein izan beharko zen nire erantzuna?
-Eguneroko lanean ikasgelan abantailarik al dauka IKTakaplikatzeak?
-Eskolan zer nolako planteamendu dago arlo honetan? 
-Zertarako erabil ditzaket nik IKTak?


-Zer egin daiteke ordenagailuekin?   

Azkenik, lana antolatzeko kronograma bat egin dugu. Gida erabiliz, aurretik egiteko dugun lana ikusi dugu eta ditugun lan egunekin moldatzen ahalegindu gara.  Egindako lan dana eta gaurko akta, aurretik sortutako sites-era igo dugu. 






2014/11/21



Proiektuarekinn jarraitu ahal izateko, gaitasun digitalarten inguran azlpen bat ematen hasi da irakaslea. Hau ulertzeko, bideo bat jarri digu:

  Bideoa ikusi ondoren, taldean hainbat ideia atera eta mapa kontzeptual bat egin dugu. Mapa hau egiteko, informazio desberdina topatu eta landu behar izan dugu. Mapa kontzeptuala egiteko, "popplet" baliabide digitala erabili dugu berriro . Hona hemen egindako mapa:



Honen ondoren, mapa kontzeptual honen sintesia egiten hasi gara, bakoitzak atal bat hartuz. Sintesia egiten egon garen bitartean, irakasleak 5.5 aktibitatea egin beharko digula azaldu du.




2014/12/11




Gaurko saioan 5.8 ariketarekin jarraitu dugu. Ia amaituta izan dugunez, errepasatu egin dugu aurretik idatzitakoa eta helburu didaktikoen puntua bete dugu. Proiektu honetarako sortutako bloga apaintzeari ekin diogu. Hona hemen gure bloga:






2014/12/12


Klase honetarako proiektua amaituta eduki dugu beraz, aurkezpena prestatzeari ekin diogu. "Prezi" programa erabiltzea erabaki dugu aurkezpena egiteko. Gurea prestatzeaz gain, beste talde baten aurkezpena entzun dugu. Hona hemen aurkezpena egiteko egin dugun Prezia ikusteko link-a:
https://prezi.com/wku4i96sprwq/copy-of-ikt-proiektua/#




2014/12/18

Gaurko saioan IKT proiektu desberdinen aurkezpena entzun dugu. Honez gain, talde batek bere Modulu Laneko aurkezpena egin du eta euren bideoa jarri digute. Lanaren prozesua azaltzeko Power Point bat erakutsi digute. Nire ustez, luzeegia izan da euren ahozko aurkezpena, detaile gehiegi aurkeztu dituzte. Euren amaierako lana aldiz, bideoa, bikaina iruditu zait. Oso landua izan da, gai polita eta kultura ondareak argi ikusten dira.


Honen ondoren, hiru talde desberdinek aurkeztu dugu gure Ikt-ko proiektua. Bigarrenak izan gara gu eta aurretik azaldutako prezia erabili dugu dena ondo azaltzeko. Pixkat urduri egon naizen arren, orokorrean ondo azaldu dugula uste dut.


2014/12/19


Gaurko saioa IKT-ko azkena izan da eta Modulu Lanen aurkezpena egin dugu. Prezi programa erabiltzea erabaki dugu gure aurkezpena egitkeo. Lanaren prozesua azaltzen saiatu gara, galderak eta euren erantzunak azalduz, eduki ditugun zailtasunak, atera ditugun ondorioak.... 

Honez gain, gure amaierako emaitza ere erakutsi dugu, bideoa:





















No hay comentarios:

Publicar un comentario