jueves, 30 de octubre de 2014

Saio teorikoa 2014/10/30

Gaurko saio teorikoa Maria Acasoren bideo batekin hasi dugu. Hausnarketara bideratutako bideoa izan da hau eta boterea, ezagutza, denboraren... inguruko iritzia ematen du Mariak.

Bideoa ikusi ondoren, begiak ixteko eskatu digu irakasleak, berak testu bat irakurtzen zigun bitartean. Erlajazio ariketa hau egin ondoren, bakoitza bere taldearekin jarri da ikaskuntza gurpilen proiektuari hasiera emateko. Orokorrean nahiko galduta egon gara gelakide guztiak eta gure duda eta zalantzak argitzen ahalegindu gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario