jueves, 30 de octubre de 2014

Amazonia arriskuan

Amazoniako basoa Amazonasen arroaren gehiena osatzen duen hostozabalen oihan ezea da. Arroaren 7 milioi kilometroko koadrotik 5,5 Amazoniako basoa dira. 

Oro har oso lurralde laua denez, bertatik igarotzen diren ibai ugariek gainezka egiten dutenean oso erraz urperatzen da. Iraganean,Guyanatik eta Brasildik zetozen aire masen eraginez, inguruko erliebeetako higadurazko material kopuru handiak pilatu ziren bertan, eta geroago, itsaso, aintzira eta ibaietako jalkin ugari. Horrek guztiak garaiera txikiko erliebeak eman ditu, 100 eta 350 m bitartekoak.

Hileko batez besteko tenperatura 26 °C-koa da.Euriteak urte osoan oso ugariak izaten dira, eta zenbait alderditan urteko 2.500 mm baino gehiago botatzen du. Eurite hauen erdia baino gehiago bertako arroetatik lurrindutakoa da, eta gainerakoa Ozeane Atlantikotik datozen haize alisioek ekarria da.

Klima bero eta hezearen ondorioz, oihan joria duen lurraldea da. 60 mila zuhaitz mota baino gehiago ditu, ehun metroko garaiera ere izan dezaketenak. Mota batzuk hosto erorkorrekoak diren arren, oihana beti berde egoten da. Bertakoek hiru oihan mota bereizten dituzte: guazú, beti lehor dena; varcea, urtaroaren arabera urak hartzen duena; eta igapo, beti urez estalita dagoena. Faunari dagokionez, hegazti, intsektu eta narrasti espezie ugariren habitata da.

ZERGATIK DAGO ARRISKUAN?

Duela urte askotik Amonazeko zuhaitzak erabiltzen dira  egurra lortzeko. Etengabe gertatzen da hau, bertako ekosistema arriskuan jarriz. Hemen daukazue hau hobeto azaltzen den berri bat, baita bideo bat ere


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario